Egitarau oparoa jaien bigarren zatirako

Hamar eguneko atsedenaldia eta gero, asteazkenean, hilaren 27, hasiko da Laudioko jaien bigarren zatia. Lehenengo zatiarekin alderatuta, berezitasun handiena Zumakalarregin jarriko den eskenatokia izango da. Bertan Doctor Deseo taldea arduratuko da jendea mugiarazteaz. Abuztuaren 29an izango da, Baserritar egunean, 23:00etatik aurrera. Txosnetako kontzertuak, ordea, Zumalakarregikoa bukatu eta berehala hasiko dira. Eskaintza berezia egin dute aurten, musika jartzaileek presentzia garrantzitsua bereganatuta: Las Tea Party DJs, Patrol Destroyers, Teso, Summit eta Dr.

Hamar eguneko atsedenaldia eta gero, asteazkenean, hilaren 27, hasiko da Laudioko jaien bigarren zatia. Lehenengo zatiarekin alderatuta, berezitasun handiena Zumakalarregin jarriko den eskenatokia izango da. Bertan Doctor Deseo taldea arduratuko da jendea mugiarazteaz. Abuztuaren 29an izango da, Baserritar eguna, gaueko 23:00etatik aurrera. Txosnetako kontzertuak, ordea, Zumalakarregikoa bukatu eta berehala hasiko dira. Eskaintza berezia egin dute aurten, musika jartzaileek presentzia garrantzitsua bereganatuta. Hala, bigarren txanpan, Berakatz eguneko sesioz gain, Patrol Destroyers eta Las Tea Party arituko dira.

Ez dira, ordea, kontzertuak jaietako eskaintza bakarra izango. Emakumezkoen gomazko pilotadun paletako finala Lamuza frontoian, bazkari herrikoiak, hala nola erromeria nahiz kantukadaz gozatzeko aukera egongo da asteazkenean. Ostegunean, aldiz, koadrilen eguna, koadrilen bazkariarekin eta ondoren, urteroko tradizioari jarraiki, karaokea eta muturreko herri kirolen ospakizunarekin. Kulturen arteko azoka, antzerkia, gabarren jaitsiera, nahiz musika eskaintza desberdinek osatuko dute eguna.

Baserritar egunean, bolatoki lehiaketako sari nagusiak emango dio hasiera jaiari. Ondoren, pintxo txapelketa, bazkari herritarra, erraldoi eta buruhandien kalejira, herri kirolak nahiz kalejira, eguna musika eskaintza zabalarekin bukatzeko. Gainera, Txosnen barrutian, eraso sexisten aurkako bertso musikatua egongo da 20:30etatik aurrera. Odoloste egunean, ordea, boloek presentzia nabarmena hartuko dute. Horiekin batera, berbena eta disko festa eskaintza egongo da, gau aldean.

Hilaren 31 izango da jaiei amaiera emateko eguna. Kale animazioak eta azken orduetako musikariak izango dira eguneko jai giroaren arduradun nagusiak.

Barrakak euro batean

Berakatz egunean eta irailaren 1ean barrakak euro batera egongo dira. Ohiko prezioa 1.5 eurokoa da. Merkeak dira beste herri batzuekin konparatuta udalak ez dielako lurzoruaren alokairua kobratzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide