Laudioko Txosna Batzordeak Etawasol elkarteari emango dio Urrezko Katxia

Laudioko Txosna Batzordeak, herriko eragileek urtean zehar egindako lana saritze aldera, Urrezko Katxia izeneko saria sortu zuen 2013an. Aurten bigarren aldiz banatuko dute, eta, iragarri bezala, Etawasol Laudioko Saharar Komunitatearen elkarte soziokulturalak jasoko du, inklusioaren alde egiten duen lanaren sari.

Txosna Batzordearen arabera, elkarteak ahalegin handia egiten du bere tradizio eta ohiturak gainerako laudioarrei ezagutarazteko, errespetutik eta kulturartekotasunaren sustapenean oinarritutako bizikidetza bultzatzeko asmoz.

Laudioko Txosna Batzordeak, herriko eragileek urtean zehar egindako lana saritze aldera, Urrezko Katxia izeneko saria sortu zuen 2013an. Aurten bigarren aldiz banatuko dute, eta, iragarri bezala, Etawasol Laudioko Saharar Komunitatearen elkarte soziokulturalak jasoko du, inklusioaren alde egiten duen lanaren sari.

Txosna Batzordearen arabera, elkarteak ahalegin handia egiten du bere tradizio eta ohiturak gainerako laudioarrei ezagutarazteko, errespetutik eta kultur artekotasunaren sustapenean oinarritutako bizikidetza bultzatzeko asmoz. Gainera, Etawasol herriko eragile aktiboenetakoa dela deritzote, urtean zehar antolatutako ekimen oparoek erakusten dutenez.

Txosna Batzordeak herritik eta herriarentzat egindako jaiak aldarrikatzen dituen heinean, “jaioterria utzi behar izan duen eta gaur egun gure herriaren parte den jendea” ezin dela ahaztu uste du. Izan ere, pertsona horietako bakoitzak berekin dakarren ondasun sozial eta kulturala aberastasun-iturri agorrezina dela deritzo.

Abuztuaren 15ean jasoko dute saria. Horretaz gain, Laudioko Txosnetako txupinazoa jaurtitzeko aukera izango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide