Udalak Alberto Aceroko orubeari behin behineko erabilera publikoa eman nahi dio

Datozen egunotan Alberto Aceroko orubean zutik geratzen den azkeneko eraikina eraisteari ekingo diote, zehazki San Jose bazarra zegoenekoa.

Proiektua 2009an onartu bazen ere, ezin izan zuten eraikina bota orubearen jabearekin akordiorik lortu ez zutelako. Jabe berriak, Laudio Berri enpresa, ordea, baiezkoa eman du.

Proiektua sinatu zenean adostu bezala, Zandesa enpresa izango da lanez arduratuko dena. 27.400 euro bideratuko dira horretara, guztira 75.066 euro eskatu dituen obraren azkeneko zatia burututzat emateko.

Datozen egunotan Alberto Aceroko orubean zutik geratzen den azkeneko eraikina eraisteari ekingo diote, zehazki San Jose bazarra zegoenekoa. Proiektua 2009an onartu bazen ere, ezin izan zuten eraikina bota orubearen jabearekin akordiorik lortu ez zutelako. Jabe berriak, Laudio Berri enpresa, ordea, baiezkoa eman du. Proiektua sinatu zenean adostu bezala, Zandesa enpresa izango da lanez arduratuko dena. 27.400 euro bideratuko dira horretara, guztira 75.066 euro eskatu dituen obraren azkeneko zatia burututzat emateko.

Hurrengo pausoa Laudioko Udala eta Laudio Berri enpresaren artean orubearen behin behineko erabilerarako aukera adostea izango da. Udalak, enpresak proiektu bat aurkeztu bitartean erabilera publikora bideratu nahi du orubea. Akordioa datozen egunetan helduko dela uste dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide