Inbertsio berriak egingo dituzte hiltegian

2011 urtetik Laudioko Udalak inbertsio garrantzitsuak egin ditu hiltegian. Emaitzak horren adibide garbia izan dira. Urte horretan 18.000 kilotik 100.000ra igo zen ekoizpena. Gainera, azkeneko hiru urtetan, urtarrileko datuak hartuta, 13.686 eurotik 60.532 euro irabaztera heldu dira hiltegiaren jarduera dela eta. Zentzu horretan, Udaletik inbertsioekin jarraituko dutela adierazi dute.

2011 urtetik Laudioko Udalak inbertsio garrantzitsuak egin ditu hiltegian. Emaitzak horren adibide garbia izan dira. Urte horretan 18.000 kilotik 100.000ra igo zen ekoizpena. Gainera, azkeneko hiru urtetan, urtarrileko datuak hartuta, 13.686 eurotik 60.532 euro irabaztera heldu dira hiltegiaren jarduera dela eta. Zentzu horretan, Udaletik inbertsioekin jarraituko dutela adierazi dute.

Lehenengo diru irteera prozesuzko ur beroaren instalazioa egiteko erabiliko da. Bereziki garbiketara zuzenduta egongo dela adierazi dute. Aurrekontua hiru enpresei eskatu eta gero, Etxeguren Zerbitzuak-i egokitu diote. Horretarako 17.437 euro baliatuko dira.

Horretaz gain, konponketa txikiak ere egingo dituzte. Nabarmenena sakrifiziorako boxa atontzeko lana izango da, beste txikiago batzuekin batera, 17.000 euro inguruko inbertsioarekin.

Animalien sarrera bideratzeko hormigoizko zolarriaren lanetan, bestalde, 3860 euro inguru baliatuko dira. Leihateak ere aldatuko dituzte, kanpotik txoriak sar ez daitezen. Teilatuaren konponketa, itoginak saihesteko, kanpo eta barne margotzeak… 2014ko inbertsioa, guztira, 50.500 eurokoa izango da. Udalaren arabera, justifikatuta dago, bai hiltegiak eskaintzen dituen diru sarrerei begira, hala nola bertako abeltzainei eskaintzen dien zerbitzuari begira ere. Izan ere, instituzioen eskakizunen ondorioz eskualdeko hiltegiak itxi zituzten, Laudiokoa izanik zabalik geratu den bakarra.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide