SOS Laudioko Lamuza Parkea

Adin eta sentsibilitate anitzeko pertsonak batu dira Lamuza Parkearen etorkizuna aldarrikatzeko

Erredakzioa 2014ko ots. 6a, 20:10

[video:http://www.youtube.com/watch?v=1keM1lkF46Y&feature=youtu.be width:380 height:250]

[video:http://www.youtube.com/watch?v=1keM1lkF46Y&feature=youtu.be width:380 height:250]

Nahiz eta 18:30ean eguraldia zakartu den jende ugarik parte hartu du SOS Lamuza Parkea platafomak deitutako mobilizazioan. Adin askotako herritarrak hurbildu dira eta hainbat alderdien ordezkarik ere -Bildu, EAJ eta Omniakoak, adibidez- bere babesa eman diote ekimenari.

Manifestazioak Kultura Etxetik abiatu eta Kasinora jo du. Modu sinboliko horretan, plataformako kideek gogoratu dute Musika Etxea ez ezik Kasinoak ere konponketak behar dituela.

Horren ostean pankarta eraman duten pertsonek gainerako manifestariak Musika Etxera bideratu dituzte. Bertan minutu batzuk eman eta gero Kultura Etxera itzuli da mobilizazioa eta hortik Herriko Plazara joan da.

Enparantzan plataformako kide batek manifestua irakurri eta Arabako Foru Aldundiari hurrengoa eskatu du:

"Lamuza Parkearen Plan Berezian jasotako larrialdiko esku-hartzea berehala gauzatzea eraikinak erori ez daitezen.

Parkeko ondare historikoa, bereziki Musika Etxea eta Kasinoa, botako ez direla bermatzea eta bere mantenuan pausoak ematea.

Parkeko ondare historikoa Laudioko herritarren erabilerarako izatea, bere behar soziokulturalak asetzeko."

Horretaz gain, plataformak sinadura bilketa fisikoa hasi du -ez birtuala, orain arte bezala- eta hurrengo asteartean Kultura Etxean 18:30ean egingo den bilerara gonbidatu ditu herritarrak.

Mobilizazioa bukatutzat emateko taldeko argazkia egin dute.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide