2011/11/16 16:45

Euskararen erabilera. Nola lagundu seme-alabei euskara erabili dezaten?

Laudio Ikastolako Areto Nagusian, Laudio

Laudio Ikastolako Euskaraz Bizi Batzordeak familia esparruan euskararen sustapena bultzatzeko ekimena antolatu du.

Hitzaldi hau guraso euskaldunei zuzendutakoa izango da. Berton euskara harreman hizkuntza duten familiek egunerokoan aurki ditzazketen zalantza eta arazoei aurre egiteko argibideak eskainiko dira:

-Nire semeak orain arte lagunekin euskaraz egin izan du, baina azken aldian gaztelaniarako joera sumatu dut. Zer egin dezaket?

-Nik euskaraz dakit baina bikoteak ez, nola egin behar dugu seme-alabekin?

-Nolako jarrerak landu behar genituzke euskararekiko? Eta gaztelaniarekiko eta beste hizkuntzekiko? Nola egin hori?

-Akatzak zuzentzea ona al da? Gero eta euskara traketsagoa erabiltzen al dute?

Iñaki Eizmendi izango da hizlari: Gizarte hezitzailea. Esperientzia handia du elebitasunaren inguruan eta euskara sustatzeko egitamoetan. Seme-alabak, elebidunak izanda, eguneroko harremanetan euskararen aldeko hautua egiten laguntzeko ideiak eta baliabideak emango dizkigu. "Hitzaldian zeha, modu atsegin batean, seme-alabaren hizkuntza-jarreretan eta hizkuntza-jokabideetan zer dagoen aztertuko da, eta, horretatik abiatuz hainbat ideia proposatuko dira eta hainbat zalantza argituko dira".

Laudioko Udalak babestuko ekimena da hau.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide