2011/11/15 16:45

Nola lagundu seme-alabak gurasoek euskara menperatzen ez dutenean

Laudio Ikastolako Areto Nagusian, Laudio

Laudio Ikastolako Euskaraz Bizi Batzordeak familia esparruan euskararen sustapena bultzatzeko ekimena antolatu du.

Hitzaldi hau euskara ulertu ez edo menperatzen ez duten gurasoei zuzendutakoa izango da, horregatik gaztelaniaz eskainiko da. Berton euskara harreman hizkuntza ez duten familiek egunerokoan aurki ditzazketen zalantza eta arazoei aurre egiteko argibideak eskainiko dira:

-Zelan lagundu elebidunak izaten euskara jakin gabe?

-Euskara ez badut menperatzen, euskaraz egin behar diet seme-alabei?

-Ez ditut seme-alaben etxeko lanak ulertzen eta beraiek ez dira kapazak nigandik behar duten laguntza azaltzen. Zelan lagundu ahal diet?

-Seme-alabek lagun giroan euskara erabili dezatela bultzatu nahi dut. Zer egin dezaket?

Paula Kasares izango da hizlari: Soziolinguista eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea. Guraso erdaldunek seme-alabei euskara ikasteko prozesuan laguntzeko argibideak eskainiko ditu. Elebitasunaren inguruko zalantzak argitzeko aukera eskainiko du bertan.

Laudioko Udalak babestuko ekimena da hau.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide