2012/03/09 18:30

"Euskal memoria, gerra zibila eta frankismoa"

herriko plazako hitzaldi aretoa, Laudio

“Euskal memoria, gerra zibila eta frankismoa” hitzaldia eskainiko dute Iñaki Egañak eta Joxean Agirrek, Euskal Memoria Fundazioko kideek Laudion.

Hitzaldia Laudion Gerra Zibilaren inguruko ikerketa urte hasieran abian jarri zuen taldearekin batera jorratuko dute. Talde horretako kide batek, Laudion gerra garaiko eta osteko urteei buruzko informazioa, testigantzak eta dokumentazioa herritarren artean biltzeko ekimenak izandako lehen emaitzen berri emango du, bai eta aurrera begirako egitasmoak aurkeztuko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide