ÅRABROT // Killerkume // Hiena

Original Music Video for Årabrot - Tall Man, from their 2016 album The Gospel.

ÅRABROT talde norbegiarra gurean izango dugu berriro ere, urtebete beranduago, bere "The Gospel" lan berria aurkezten. Steve Albiniren "Electric Audio" estudioetan berriz ere grabatuta, honako honetan Kjetil Nernes-ek kide paregabeak aukeratu ditu lan berria plazaratzeko: Stephen O´Malley (Burning Witch, Sunn O))), Khanate, Thorr´s Hammer), Erlend Hjelvil (Djevel, Kvelertak), Andrew Liles (Current 93) y Ted Parsons (Prong, Swans, Killing Joke, Godflesh)
Fysisk Format sigiluaren baitan argitaratu berri da.

>ARABROT (Norway)
http://arabrot.bandcamp.com/album/the-gospel


Bizkaitik datorren bikoa (kitarra eta bateria) esperimentaziorako sentipen sakona baina baita ere zuzenak eta indartsuak, landutako emanaldi...... izugarrian bizitasunez betetzen dute taula. Pasarte sakonak eta atmosfera ruidistak. Esku artean duten"Industrial Sunbath" lan berria ikusteko aukera paregabea!

>Killerkume (Bilbo)
https://killerkume.bandcamp.com/


Egunez loti, gauez ehiztari. Basamortuko lur lauen azpian hondeatzen du ezkutalekua. Hiena-talde temati eta oportunistak or...duak eman ditzake harrapakina nekarazten, estutu eta akabatu arte. Beste animalien ehizakia lapurtzeari ere ez dio uko egiten hienak.
Piztia zaratatsuak dira eta hots desberdinak igortzen dituzte. Hauetako batek tonu baxua du hasieran baina gero eta altuago eta ozenagoa hartzen du. Beste motako soinua “parre” ezaguna da, gizakienaren antzekoa baina tonu histerikoarekin. Hau hienak haratustela topatu duenaren seinale da.

>Hiena (Gasteiz)

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide