“Egin argazkia euskarari” lehiaketa jarri dute abian Laudioko Udaleko Euskara Arlotik. Abenduaren 3an ireki zen lehiaketan parte hartzeko epea, eta hilaren 30ra arte egongo da zabalik.
Laudioko merkataritza edo ostalaritza eta euskara uztartu beharko dute argazkiek. Bien arteko harremana hobekien islatzen duen irudia izango da irabazlea. Parte hartzaileek whatsapp bidez bidali ahal izango dituzte euren lanak, 662303756 zenbakira.
Argazkirik onenaren egileak honako sari hauek irabaziko ditu: argazki kamara bat eta 200 euroko bono bat herriko hainbat establezimendutan gastatzeko. Hortaz gain,100 euroko beste bono bat zozketatuko da hilabete honetan (30a baino lehen) Euskara Arloaren facebook orriaren lagun egiten direnen artean.
Lehiaketaren oinarri guztiak ikusteko egin klik hemen.