“Egin argazkia euskarari” lehiaketan parte hartzeko azken astea izango da hurrengoa

Erredakzioa 2016ko abe. 23a, 07:55

Laudioko Euskara Zerbitzuak antolatu du “Egin argazkia euskarari” lehiaketa, helburua da merkataritza eta euskara. Ekimena abenduaren 3an hasi zen eta 30ean bukatuko da irudiak bidaltzeko epea.

Laudioko Euskara Zerbitzuak antolatu du “Egin argazkia euskarari” lehiaketa, helburua da merkataritza eta euskara. Ekimena abenduaren 3an hasi zen eta 30ean bukatuko da irudiak bidaltzeko epea.

WhatsAppez bidali behar dute parte-hartzaileek irudia 662 303 756 telefono-zenbakira. Gero, euskara- eta argazkilaritza-adituek osaturiko epaimahai batek 15 aukeratuko ditu Laudiokomoz Facebooken jartzeko eta jendeak bozkatzeko, honela:

1. Facebookeko orrialde horretako lagun egin

2.Argazki onena “atsegin dut” klikatuz aukeratu

Urtarrilaren 30ean, epaimahaiak saria zozkatuko du argazki bozkatuena bozkatu duten lagunen artean. Sari-banaketa ofiziala, berriz, otsailaren 1ean izango da.

Laudioko saltoki, taberna eta negozioetan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelakoei egindako argazkia aurkeztu beharko da; mezuan, izen-abizenak, argazkia non atera duten eta telefono-zenbakia adierazi beharko dituzte parte-hartzaileek. Irabazlea izango da euskara eta merkataritza edo ostalaritza hobekien uztartzen dituen argazkiaren egilea.

Parte hartzeko baldintzak

Lan originalak aurkeztu behar dira; argazkiei ukituak eman dakizkieke, baina ez da fotomuntaketarik onartuko. Halaber, ezingo dira izan beste argazki-lehiaketa batzuetan saritutakoak.

Edonork har dezake parte lehiaketan, ez dago adin- eta jatorri-mugarik, baina parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu (gehiago bidaliz gero, lehen 5ak baino ez dira onartuko). Sariduna 16 urtetik beherakoa izanez gero, saria guraso batek edo legezko tutoreak jaso beharko du.

Argazkian ezin da agertu egilearen izena, ez eta nor den aditzera eman dezakeen inolako osagairik ere. Saridunek hilabeteko epea izango dute bonua gastatzeko; epe hori bukatutakoan, bonuak ez du inolako baliorik izango.

Sariak

Irabazleak argazki-makina eta 200 euroko bonua eskuratuko ditu; azken hori otsailaren 1etik martxoaren 1era bitartean gastatu beharko du Laudioko merkataritza-planaren establezimenduetan.

Horrez gain, 100 euroko bonua zozkatuko da Facebooken lagun eginda argazkirik onena bozkatu duten lagunen artean; bonu hori ere otsailaren 1etik martxoaren 1era bitartean gastatu beharko da Laudioko merkataritza-planaren baitako establezimenduetan.

Pertsona berak ezingo du deialdi berean sari bat baino gehiago jaso; beraz, zozketaren irabazlea aurretik saritutako norbait izango balitz, saria berriz zozkatuko da.

Bonuak soilik erabili ahal izango dira Laudioko merkataritza-planaren hitzarmena sinatuta duten establezimenduetan; hori frogatzeko, saridunek establezimenduetan egindako erosketen fakturak aurkeztu beharko dizkiete antolatzaileei.

Onartutako establezimenduen zerrenda: Abal, Abascal, Aiala, Aiarabike, Ais, Albizua, Aldatz, Ana Mari, Andoniren taberna, Ane loradenda, Animis, Antze, Arabatel-Euskaltel, Arazki, Aretako estankoa, Arin, Arkade, Arrañope, Artelan, Arza, Aurelio moto y jardín, Azoka Coctel bar, Baias, Baimen, Balintxarreketa, Bazter, Berezi, Biribil, Bite & byte, Blanco, Can-Can, Caprichos, Dastaketa, Drumgorri, Ederki, Egia, Egoki, Egubegi, Eguzki, Ecuador bidaiak, El Coral, Elkarlan, Enean, Eneko, Eroski bidaiak, Ertza, Etxaurre, Eusko PC, Ez & Bai, Felix Pikatza, Foto Distira, Garaio, Garayo, Goar, gorbea, Gorka, Goxotxu, Grafik sarea, Haitzulo Barri, Hitz, Huts, Hyundai Eska Motor, Ilargi, Iluntze, Indriska, Iñasier, Iratxo, Irudi, Iza, Jana, Jani Markel, Jasone, Josu, Kalua, karam, Kaskibel, Kendas, keska, Kiden, Kizkur, Komunik, Kresala, Krispetak, Kukuma, Lambarri, Latiorro, Laurak, Legatza, Loli, Lur, Luyando, Mari Paz, Mastercopy, Mekatxabir, Menoyo, Mercedes Isusi aseguruak, Migola, Mimitos, Mingorri, Momidel-la, Monai, Motor Nervión, Multiópticas, Olympus, Optica Luyando, Oreka, Otarte, Pollitos, Quintana, Reguera margoak, Riti, Rollago tailerrak, Sallen, Salón de Juegos Zubiaur, Saroi, Satya, Tahona la Boutique, Talleres Fuentes, Talleres Iñaki, Toñi, Trenpea, Txikitas, Tximeleta, Txindoki, Ugarri, Ugarteko estankoa, Ugarte taberna, Unan, Valle de Ayala hotela, Zaunka, Zuentzat eta Zuhaitza.

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide