2017/01/28 10:00

Tindufeko kanpamentuetarako elikagai bilketa

Tindufeko kanpamentuetarako elikagai bilketa
Supermerkatuak, Laudio

Tindufeko Saharako Errefuxiatuentzako XIII. Elkartasun Euskal Karabana dela eta Amurrio-Aiaraldeko Saharako Errepublika Demokratikoaren lagunek bilduko dituzte eskualdeko supermerkatuetan ohiko produktuak: lekaleak, azukrea, pasta, hegaluze-latak, sardinak, arroza eta  konpresak.

Urtarrileko bigarren hamabostaldian izango da, Laudion 27an eta 28an. Ekimenean parte hartuko dute Avillo alargunen elkarteak eta Solastiar eta Jakaranda taldeak. Nahi duena atxiki daiteke eta horretarako harremanetan jarri beharko da 619 030 834 eta 945 393 887 telefono zenbakietan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide