SOS Laudioko Lamuza Parkea

SOS Laudioko Lamuza Parkea plataforma ez dago ados Musika Etxean egindako lanekin, isolatuta geratu delako eraikina

Erredakzioa 2017ko ots. 1a, 09:27
Urte hasieran ireki zuten publikora lehenbizikoz Musika Etxea. Argazkia: aiaraldea.eus

Lamuza parkea berreskuratzeko eta berpizteko asmoa duen plataformak adierazi du etsituta dagoela Musika Etxean egin diren obrekin, eraikina isolatuta geratu baita eta ez dago parkean integraturik.

SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak jakinarazi du ez dagoela pozik Musika Etxean gauzatutako lanekin eta, zenbait nabarduratik harago, bereziki haserre agertu da eraikineko sarrerekin.

Plataformak uste du Musika Etxeak parkeari sorbalda ematen diola egindako zerbitzu sarreraren ondorioz. Gainera, taldeko kideek azpimarratu dute sarrera horrek ez dituela betetzen irisgarritasun irizpideak.

Berez, sarrera nagusiak Ugartera jotzen du eta ez parkera.

Oharraren bitartez plataformak jakinarazi du Arabako Foru Aldundiak ez dituela aintzat hartu egindako iradokizunak, nahiz eta horretarako bilerak egin.

Autokritika

Horrez gain, autokritika ere plazaratu du plataformak eta, bere aburuz, parte hartzerako dinamika integratzaileak abian jartzeko unea da, eta ez proposamen teknikoak.

Ikusi Musika Etxea barrutik nolakoa den erakusten duen bideoa:

 

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide