Guardianek zenbait instalazio itxi eta kanpora bidaliko ditu

Erredakzioa 2017ko ots. 6a, 13:14

Guardianeko langileek eginiko mobilizazioa, artxiboko irudi batean. Argazkia: aiaraldea.eus

LAB, CCOO eta UGT sindikatuek elkarretaratzea egingo dute bihar 12:30etatik 14:30ak arte salatzeko Guardian enpresak zilarreztatzeko azpiegiturak eta lanak kanpora bidaliko dituela.

2017ko uztailean itxiko dituzte azpiegiturak beste leku batera eramateko.

19 langile aritzen dira instalazio horietan eta, nahiz eta ez dituzten kaleratuko -beste postuetan kokatuko dituzte-, LABek azaldu du horrek suposatuko duela lanpostuak galduko direla.

Sindikatuak arduratuta

LABek oharra zabaldu du azaltzeko arduratuta dagoela. Izan ere, itxiko den ekoizpen linea errentagarria da eta, ondorioz, bi linea besterik ez dira geratuko lantegian; "Float" eta "Parabrisas", hain zuzen. Gainera, enpresak dio azken horrek ez duela ematen etekinik.

Sindikatuak adierazi du bere susmoa dela Guardian enpresako zuzendaritzak murriztu nahi dituela ekoizpena eta lanpostuak. Berez, LABek argudiatu du gero eta langile gutxiago dagoela erretiratzen direnak eta baja hartzen dutenak ez direlako ordezkatzen eta lan ugari azpikontratatzen direlako.

Horregatik, uste du lanpostuak kolokan egon daitezkeela etorkizunean. Hori dela eta, bihar mobilizatzeko deia zabaldu dute LAB, UGT eta CCOO sindikatuek.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide