"First", "Advanced" eta "PTE" ingeleseko tituluak lortzeko azterketak Laudion egingo dituzte ekainean

Erredakzioa 2017ko ots. 15a, 11:05
Latiorroko Helduen Hezkuntzarako Zentroan egingo dute azterketa aurten. Argazkia: aiaraldea.eus

Latiorroko Helduen Hezkuntzarako Zentroan egingo dute azterketa aurten. Hala ere, udalak eta Deustuko Unibertsitateak akordioa sinatu behar dute oraindik.

EAJk bultzatutako ekimena da eta Deustuko Unibertsitateak kudeatuko du lehenengo deialdia. Laudioko zein eskualdeko ikasleek izango dute aukera azterketa egiteko eta First, PTE edota Advanced tituluak eskuratzeko. Horrela, ez dute jo beharko Bilbora edo Gasteizera.


LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide