Aaron Garmendiak eta Eneko Garaiok lehenengo postua lortu zuten kategoria mistoan Rogaine de L´Anoia lasterketan

Erredakzioa 2017ko mar. 1a, 07:05
Aaron Garmendia eta Eneko Garaio laudioarrak, beste parte hartzaile batzuekin batera.
Aaron Garmendia eta Eneko Garaio laudioarrek Kataluniako Rogaine de L´Anoia orientazio lasterketan parte hartu zuten asteburuan Maitane Garmendia tolosarrarekin eta lehen postua eskuratu zuten kategoria mistoan.
 

Larunbatean izan zen proba eta 6 orduko oinezko lasterketa izan zen. Helburua ahalik eta puntu gehien lortzea zen eta denbora muga gaindituta, minutuko 5 puntu galtzen zuen taldeak.
 
Muga hori amaitzeko 20 segundo falta zirenean heldu ziren euskaldunak mugara 43,5 kilometro eta 1.700 metroko desnibela bete ostean.
 
Aaron Garmendia eta Maitane Garmendia Euskal Raid Aralar taldeko kideak dira.

Igandean ere
Hurrengo egunean beste lasterketa batean parte hartu zuten laudioarrek Julio Vazquez Valentziako lasterkariarekin eta kasu horretan 5. heldu ziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide