"Dejando huella" diskoa plazaratu du Lyrikanek

Erredakzioa 2017ko mar. 1a, 14:12

Hamar abesti eta bonus track bat ditu diskoak.

“Dejando huella” izeneko lan berria plazaratu du Lyrikanek. Artista laudioarrak YouTube plataformara igo du disko osoa. Lyrikanen bigarren diskoa da.

2014an “Klase teorika” diskoa plazaratu zuen DJ Funi ekoizlearekin batera, eta ordutik hona beste hainbat kanta eta nahasketa argitaratu ditu.

“Dejando huella” diskoko abestiak Lyrikan, Vloque, Endika, Julen Donaire eta DJ Funi ekoizleek egin dituzte. Lyrikanek jarri ditu ahots guztiak, baina beste bi abeslariren kolaborazioak sartu ditu, Shintoma eta Manny Ledesmarenak.

"Klase teorika" diskoa plazaratu zutenean Lyrikan eta DJ Funiri eginiko BIDEO-ERREPORTAJEA:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide