Emakume sortzaileak biltzeko jaialdia antolatu dute martxoaren 18rako

Erredakzioa 2017ko mar. 9a, 08:43
Izare izango da jaialdian egongo den taldeetako bat. Argazkia: Txeng Meng

Eskualdeko zein eskualdetik kanpoko hainbat sortzaile bilduko dira Laudioko Gaztetxean, 18:30etatik aurrera.

“Arteartean” izeneko jaialdia egingo dute martxoaren 18n Laudioko Gaztetxean. Hainbat emakume sortzaile bilduko ditu jaialdiak, arratsaldeko seietatik aurrera.

Literatura, argazkilaritza edota graffitia bezalako disziplinak jorratuko dituzte. Poesiak ere izango du tartea, Nerea Iglesias eta El Duenderen eskutik.

Hortaz gain, bi musika jartzaile egongo dira arratsaldean: DJ Su eta DJ Mutante. Ugaoko Izare taldea ere oholtzaratuko da, musika akustikoa eta pintura uztartzen.

Kontzertuak gauean
Pintxoak eskainiko dituzte afaltzeko, eta gau partean hainbat rap kontzertu egongo dira: Aiala, Lyrikan, Eric Ten, Marta, Gatom, La Omega eta La Txula Potra igoko dira oholtzara.

Ekitaldietarako sarrerak hiru euro balioko ditu. Antolakuntza gastuetara bideratuko da lortzen den dirua.

Gaian interesa zuten norbanako batzuen artean antolatu dute  ekimena. “Emakumezkoek eginiko hainbat arte mota oholtza berean biltzea izan da asmoa”, adierazi dute antolatzaileek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide