Laudiok dituen finantziazio ezaugarriak kontuan edukitzeko eskatu dio Udalak Foru Aldundiari

Erredakzioa 2017ko mar. 19a, 10:40

Natxo Urkixo alkateak hartu zuen hitza Arabako Batzar Nagusietan. Argazkia: aiaraldea.eus

Laudioko alkate Natxo Urkixo Arabako Batzar Nagusietan egon da aste honetan udal finantzazioari buruz hitz egiteko. Izan ere, Arabako Foru Aldundiko batzorde bat aztertzen ari da ea aldatu behar den Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsa sistema.

Laudioko Udalak uste du Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsak herria kaltetzen duela eta Batzar Nagusietan azaldu du zergatik.

Tokiko ordezkariek uste dute egungo sistemak distortsioa sortzen duela Araban. Esaterako, ez daude ados Gasteizek zerbitzu sozialak eskaintzeagatik duen aparteko diru ekarpenarekin, beste udalerri arabarrek ere ematen baitituzte.

Laudioko ezaugarri bereziak: gune industriala
Udal gobernu taldeak azaldu du Laudio egoera berezian dagoela Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsari dagokionez. Izan ere, horren arabera, Gasteiz kenduta, Araba osoa jotzen du landa eremutzat. Baina Laudiok zein Amurriok jarduera industrial nabaria daukate. Horrek, gainera, eragina dauka Obren Foru Planean.

Administrazio batzarrik ez
Arabar herri gehienak ez bezala, Laudiok ez du Administrazio Batzarrik eta finantzazio iturri bat kentzen dio horrek.

Ur horniketa
Egungo Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsaren sistemak ur horniduraren kudeaketa zuzena bakarrik laguntzen du diruz. Laudiok Kantauriko Urkidetzaren bitartez egiten du. Ezin du ekarpenik jaso, hortaz.

Udan ere Foru Planari buruzko kritikak bidali zizkion Laudioko Udalak Arabako Foru Aldundiari. Besteak beste, hondakinen bilketa pneumatikak diru-laguntzarik ez daukala aipatu zuen Udalak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide