27.500 euroko isuna eskatu dio Natxo Urkixo Laudioko alkateari Espainiako Gobernu Ordezkaritzak

Erredakzioa 2017ko mar. 24a, 11:21
Javier de Andres eta Natxo Urkixo. Argazkia: aiaraldea.eus

Espainiar Gobernuko Ordezkaritzak eskaera egin du epaitegian Natxo Urkixo Laudioko Alkatea zigortzeko ikurren legea ez betetzeagatik.

27.500 euroko isunarekin zigortu nahi du Javier de Andresek zuzentzen duen erakundeak Natxo Urkixo alkatea. Carlos Urquijoren ordezkoak uste du Laudion ez dela ikurren legeari lotutako 2015eko epaia betetzen, eta horregatik 1.500 euroko hileko isuna ezarri nahi dio.

Epaitegiak erabaki beharko du Laudioko Udaletxean epaia bete den. Izan ere, espainiar ikurrarekin batera, hainbat ikur jarri zuten (Saharakoa eta Eskoziakoa, besteak beste).

"Estortsioa"
Laudioko EH Bilduk estortsiotzat jo du Espainiar Gobernuko Ordezkaritzaren jarrera. Jon Ander Altubek bozeramaileak adierazi du alkatearen kontrako xantaia ekonomikoa dela eta nabarmendu du Laudio jazartzen ari direla. Berez, gogora ekarri du herriko jaiei buruzko herri galdeketaren aurkako helegitea ere jarri zutela.

Erantzuna
Dagoeneko helegitea jarri du udalak ordezkaritzaren eskaeraren aurka. Hala ere, erantzun bateratua adosteko udal taldeen bozeramaile batzordea deitu dute, guztien artean adierazpena egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide