EAJren hainbat ekarpen erantsi dituzte Laudioko aurtengo udal-aurrekontuetan. alderdi jeltzaleak azaldu du ekarpen horietako asko “2016 ekitaldiko aurrekontu akordioaren jarraipen bileratan” eta EAJ eta EH Bilduren arteko “aldez aurreko aldebiko batzarretan” landu izan direla.
Bi eskaera egin ditu EAJk Kultura, kirol eta jai sailari begira: 2017ko ekitaldian bere horretan mantentzea kultura eta kirol taldeei zuzendutako diru-laguntzak eta konkurrentzia lehiakorren oinarriak berrikustea.
Gizarte laguntzen eta Laguntzen Udal programen kontu sailak handitzea ere eskatu du alderdi jeltzaleak, eta beste aurrekontu-sail bat erreserbatzea ere planteatu du “Menpekotasunen Udal Planean 2017rako aurreikusitako helburu era ekintzak martxan jartzeko”. Udaltzaingoari, enplegua sustatzeko programei edota Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteria sailari begirako hainbat ekarpen egin ditu baita alderdiak.
Hainbat inbertsio
Hortaz gain, hainbat inbertsio gehitu ditu EAJren udal-taldeak aurrekontuetan, ondorengo proiektuak egiteko, besteak beste: herrigunearen asfaltatzea, nekazaritza eremuetako asfaltatze lanak, Ugarteko Plazako obrak, hainbat auzoetako inbertsioak edota kirol azpiegituretako hobekuntzak.
Ikusi hemen EAJk eginiko ekarpen guztiak biltzen dituen prentsa-oharra: