Kultur sorkuntza Aiaraldean

Sari ugari lortu ditu Nuria y Raquel dantza eskolak Espainiako Ballet Klasikoaren Lehiaketan

Erredakzioa 2017ko mar. 29a, 08:52

Nuria & Raquel akademiako dantzariak oholtza gainean. Argazkia: Nuria & Raquel akademia

Urrezko hiru sari eta jantzi onenaren aitorpena ere eskuratu zituen Nuria y Raquel dantza eskolak. Burgosen lortu zuen, Espainiako Ballet Klasikoaren Lehiaketan.

Eskualdeko 80 dantzarirekin parte hartu zuen Nuria y Raquel dantza eskolak. 8 eta 18 urte bitarteko gazteak izan ziren parte-hartzaileak eta sari ugari eskuratu zuten.

Ballet Klasikoko lehiaketan Laudioko ikastetxeko bi taldek lortu zituzten sariak: Chicago eta Moon Trance taldeek, alegia. Gainera, Aiara Bilbao dantzariaren lana ere aitortu zuen epaimahaiak.

Asteburuan Madrilen
Burgosen arrakasta izan ostean, Madrilera joko dute dantzariek Acadek antolatutako IV. galan aritzeko. Hiriburuko Teatro Apolo famatuan izango da apirilaren 2an 11:00etatik aurrera.

Ikusi Nuria & Raquel akademiari buruzko bideoa:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide