Jatorriz Laudiokoa den gaztea Barakaldon bizi da, errepidearen azpian. Bertan bizi beharko du 3 hilabeteko errolda izan arte. Orduan, bazterketa soziala ekiditeko diru-laguntzak jasotzeko aukera izango du.
Bertako herritar ugariren babesa jaso du laudioarrak, 3 hilabete horiek ahalik eta hoberen igaro ditzan -metalezko atea jarri diote, besteak beste-. Hala ere, ezezagunek birritan erre dituzte bere gauzak.