Mendizorrotzan (Gasteiz) izan zuten zita Laudioko 15 neska-mutilek asteburuan, eskola kiroleko jardunaldietan. Benjamin eta alebin mailan aritu ziren Andoni Suarez, Ander Urkiza, Danel Onieva, Ieltxu Flores, Eneko Arregi, Hugo García, Enara Ereño eta Iñigo Luengas. Infantil eta kadeteen artean, berriz, Naroa Cereceda, Ane Guerrero, Joseba Aiz, Ibon Arana, Joritz Flores eta Ekain Gutierrez.
Emaitza bikainak
Laudio Tenis Klubaren esanetan, onak izan ziren hala maila nola emaitzak. Hain zuzen, kategoria ezberdinetan taldeko bi kidek lortu lehen postua, eta bostek bigarrena.
Emakumezko Benjaminetan Enara Ereño izan zen txapelduna, eta gizonezkoetan Iñigo Luengas. Ander Urkiza sailkatu zen bigarren.
Kimuetan Ieltxu Floresek lortu zuen bigarren postua. Haur Kategorian, berriz, Naroa Cereceda eta Joseba Aiz izan ziren txapeldunordeak, emakumezkoen zein gizonezkoen modalitatean. Gizonezko kadeetan, berriz, Ibon Arana izan zen bigarren.
Bestalde, Laudio Tenis Klubeko kideek VNRC txapelketako kanporaketa jokatu zuten larunbatean Faduran (Getxo). Txapelketak Euskadiko kluba, Nafarroakoa, Errioxakoa eta Kantabriakoa barnebiltzen ditu. Bertan hartu zuten parte sernior mailako Mikel Martin, Iñaki Aiz, Jon Andoni Martinez, Ivan Gonzalez eta Asier Motriko kirolariek. Playas de Getxo B taldearen aurka 4/3 galdu zuten.