Herritar taldeak adierazi du ez dela mota horretako lehenbiziko kasua izan: “Azken urteotan Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak eraso ugari abiatu du udal honen aurka, Laudioko herritarron borondate demokratikoa urratuz”.
Udaleko Bozeramaile Batzordeak ere atera zuen alkatearen aldeko adierazpena, EAJren aldeko botoekin, OMNIAren abstentzioarekin eta PSE-EE eta PPren aurkako botoekin.
Adierazpen horren arabera, Gobernu Ordezkaritzaren jokabideak “bultzada politiko argiari” erantzuten dio. Bozeramaile Batzordeak adierazi du bete dela ikurren legeari lotutako epaia, eta gaineratu du udalak alegazioak aurkeztu zituela, eta momentuz ez dela ebazpenik jaso.