EH Bildu eta EAJ alderdien babesarekin egin dute aurrera 2017ko aurrekontuek Laudion. Gaur ez-ohiko udalbatza gauzatu dute eta koalizioak eta jeltzaleek ahalbidetu dute euren onarpena.
EAJk babes kritikoa eman dio udal gobernu taldeak prestatutako proiektuari eta exijitu dio kronograma zehatza inbertsioak egikaritzeko. Izan ere, euren ustez, gehienak ez dira burutu.
PPk adierazi du ez dagoela ados, besteak beste, udal langileen soldata igoerarekin. PSE-EEk argudiatu du EH Bilduk ez dituela aintzat hartu egindako iradokizunak, EAJrekin adostuta baitzituen. Dena den, Maider Basterra jeltzaleak argitu du azken unean erabaki dutela aldeko bozka ematea, aurrekontuek aurrera egin dezaten.
EH Bilduk leporatu dio PSE-EEri aurrekontua ez lantzea. Berez, koalizioaren ustez, sozialisten proposame asko jaso dituzte.
Omniak, aldiz, nahi zuen aurrekontuen onarpena atzeratzea Laudioko kultura mapeoaren txostena egon arte, bertako ondorioak proiektuan txertatzeko modurik dagoen eztabaidatzeko.