Entzutegi Nazionalean hasiko da Beñat Ereño eta Aitor Martinez gazte laudioarren aurkako epaiketa maiatzaren 3an 10:30ean.
Urtebeteko kartzela zigorra, 7 urteko erabateko gaitasun gabetzea eta 2.520 euroko isuna eskatu dizkie fiskaltzak, margoketa batzuk egitea egotzita.
Bi gazteak babesteko taldea sortu dute
Laudioko gazteak babesteko taldea sortu du herritar talde batek. Facebook orria ere egin dute. Bertan salatu dute muntaia polizialaren ondorioa dela epaiketa.
Izan ere, duela bi urte Beñat Ereño eta Aitor Martinez akusatuak izan ziren beste bi margoketa egitea leporatuta. Absolbituak izan baziren ere, Ertzaintzak hori erabili du froga moduan.
Gainera, elkartasun taldeak jakinarazi du gazteek idazkera probak egin nahi zituztela erakusteko eurek ez direla margoketen egileak, baina epaitegiak ukatu egin duela.
Beñat Ereño eta Aitor Martinezi eginiko bideo-elkarrizketa: