Hiru astez luzatuko dira III. Jardunaldi Antikapitalistak

Erredakzioa 2017ko api. 12a, 07:00

Las Kellyseko bozeramaile batek eskainiko du hitzaldia streaming bidez, besteak beste. Argazkia: Las Kellys elkartea

Drogei, feminismoari, langile borrokei edota mugimendu ekologistari buruzko hitzaldiak egongo dira, besteak beste.

Apirilaren 24tik maiatzaren 14ra bitartean egingo dira Laudioko III. Jardunaldi Antikapitalistak. Makina bat hitzaldi eta mahai-inguru egongo dira egun horietan Laudioko Gaztetxean, Euskal Herriko zein Estatu Espainiarreko hainbat eragile eta talderen eskutik.


Egitarau osoa:

Apirilak 25, asteartea, 18:30ean
“Euskara eta feminismoa bidaide”
Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel



Apirilak 26, asteazkena, 19:00etan
“Zer da BDZ? Nola garatu daiteke herrian?”
Jesus Valencia eta Askapena

Apirilak 27, osteguna, 19:00etan
“Kurduen sistema politikotik ikasten”
Komite Internazionalistak



Apirilak 28, ostirala, 18:00etan
“Drogak sistema kapitalistan”
Aitor Aspuru (Gatazka kolektiboa)
Justo Arriola (“A los pies del caballo” liburuaren egilea)
Izarbeltzeko kideak

Apirilak 29, larunbata
18:00etan
“Nola askatuko ditugu preso eta iheslari politikoak?”
Julen Larrinaga eta Sendoa Jurado

21:30ean kontzertuak
Gorrotoz haziak
Gabezia

Maiatzak 1, astelehena
Langileariaren Nazioarteko Eguna

Maiatzak 4, osteguna, 18:30ean
“Sexu kategoriaz harago: Gorputza eta intersexualitatea”
Mediqueertza

Maiatzak 5, ostirala
18:30ean
“Langileen autodefentsa eraikitzen”
Iruñerriko Langileen Autodefentsa Sarea
21:00
Aceros 25 urte: Aiaraldeko klase borrokaren adibide bat
Bideomenaldia + solasaldia

Maiatzak 6, larunbata
11:00etan
“Vallekas: Herri baten borroka”
Vallekaseko herri mugimenduko kideak

Jarraian: Pegatina elkartrukea

14:00etan Bazkaria  (Prezioa: 5 euro. Bertan ordaindu behar da)

17:00etan
“Kolonbiako bake prozesua”
Kolonbiako kide baten eskutik

Maiatzak 8, astelehena, 18:30ean
“Unibertsitateetako egoera eta eskola kolektiboak”
Ikasle Abertzaleak



Maiatzak 9, asteartea, 18:00etan
“Borroka armatua eta kartzelak”
Zuriñe Rodriguez (liburuaren egileetako bat)


Maiatzak 10, asteazkena, 18:30ean
“Mugimendu ekologistaren nondik norakoak”
Eguzkiko kideak

Maiatzak 11, osteguna, 18:30ean
“Las Kellys: Sindikalgintza egiteko beste era bat”
Myrian Barros, Las Kellys elkarteko bozeramailea (Streaming bidez)

Maiatzak 12, ostirala, 18:30ean
“Nor da George Soros?”
Asier Blas (EHUko irakaslea)

Maiatzak 13, larunbata
11:00etan
“Feminismoa eta klase borroka”
Nines Maestro

14:00etan Bazkaria (Prezioa: 5 euro. Bertan ordaindu behar da)

18:00etan
“Mahaingurua: Langileen borroka moldeak”
- Asturiaseko mehatzariak (F.U.S.O.A erresistentzia kutxako kideak)
-Eskualdeko langile mugimenduko kideak

Maiatzak 14, igandea
18:30ean
“Herri dinamika”
Laudiori bueltak ematen



Haurtzaindegi zerbitzua
Laudioko Gazte Asanbladatik adierazi dute haurtzaindegi zerbitzua egongo dela jardunaldietan. Zerbitzu hori baliatu ahal izateko mezu bat bidali beharko da ondorengo emailera hitzaldia baino hiru egun lehenago: laudiokogazteasanblada@gmail.com

“Bilakaera ideologikoaren ondorio”
Laudioko Gazte Asanbladak 2013an antolatu zituen Jardunaldi Antikapitalisten lehen bi edizioak. Asanbladatik adierazi dute hirugarren edizio hau ez dela “praktika isolatu” bat, “asanbladaren bilakaera ideologikoaren ondorioa baizik”.

“Asanbladaren barne hausnarketetan maiz ondorioztatu dugu gure plangintza aisialdira mugatzen zela, askotan inertziaz jokatuz”, adierazi dute asanbladako kideek. Hori dela eta jardunaldiak, “helburu" gisa baino, “tresna" moduan baliatu nahi dituzte,  “kontrabotere guneak sortu eta garatu hasi ahal izateko, bestelako eredu sozial eta produktibo bat eratzeari begira, perspektiba iraultzaile batetik”. Hori dela eta,  aurreratu dute jardunaldiak "asanbladaren aurtengo plangintzaren parte bat” baino izango ez direla izango.

Ikusi irakurketa osoa hemen:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide