Latiorroko Ikastetxeko amiantoaren kasua ikertzen ari da Arabako Probintzia-Fiskaltza

Erredakzioa 2017ko api. 17a, 21:34

Abendua amaieran kendu zituzten Latiorroko Eskolako fibrozementuzko jardinerak. Argazkia: Juanjo Basterra

Latiorroko Ikastetxeko guraso batek jarritako salaketa bat medio ireki du fiskaltzak ikerketa.

Ikerketa diligentziak ireki ditu Arabako Pronbitzia-Fiskaltzak, Latiorroko Ikastetxean dagoen amiantoaren atzean “ingurugiroaren edota osasun publikoaren aurkako deliturik” dagoen ebazteko.

 

Oskar Benitok jarritako salaketa bat dela eta ireki du fiskaltzak ikerketa. Latiorroko Ikastetxeko guraso bat da Benito, eta hilabeteak daramatza Latiorroko Ikastetxean amiantoa dagoela salatzen.

 

Fiskaltzari helarazitako idazkian gurasoak adierazten du ikastetxeko uralitazko sabaiak “nabarmen hondatuak” daudela. Hori dela eta, lege hauste bat ematen ari dela uste du Benitok, “minbizia eragiten duen material hori ikastetxean jarraitzen duelako, bere balio-bizitza aspaldi gainditu zuen arren”. Hori hala den edo ez ikertuko du fiskaltzak.

 

Musikaria da Oskar Benito eta abesti bat konposatu du ikastetxeko egoera salatzeko:

CCOOren adierazpena
CCOOk ere salatu du amiantoaren presentzia. Sindikatuak adierazi du Latiorro eta Gregorio Marañon Ikastetxeetan dauden fibrozementuzko plakek “amiantozko fibrak” askatu ahal ditzutela, “are gehiago kolperen bat edo manipulazio desegokiren bat jasaten badute”. Hori dela eta, herriko ikastetxeetako amiantoa kentzeko eskatu dio Laudioko Udalari Alfonso Riosek (Langile Komisioetako Euskadiko Lan-osasun arduraduna).

Udalak, bere aldetik, urte hasieran adierazi zuen material horietako batzuk udan kenduko dituela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide