Egun berean ospatuko dira aurten Koreografia Lehiaketa eta Parke Eguna: urriaren 7an. Hala aurreratu du bi ekitaldien antolatzailea den SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak.
Plataformatik adierazi dute aurreko urteetan “parketik kanpo” egin dela Koreografia Lehiaketa, “parkean ez baita egon berau burutzeko espazio aproposik, baina lekuz aldatzeko ideia izan dugu beti”. Gauzak hala, aurtengo edizioa Kasino berrituan egin ahal izatea espero dute plataformako kideek. Bertan egin ezingo balitz Parke Egunean jarri ohi den karpan egingo litzateke.
Parke Eguneko aurreko edizioen bideoak:
Koreografia Lehiaketaren aurreko edizioen bideoak:
Plataformaren prentsa-oharra, osorik: