ETAri buruzko pintaketak kentzeko agindu zion Gobernu Ordezkaritzak udalari, nahiz eta ezabatu zituen

Erredakzioa 2017ko api. 18a, 09:13
Horma honetan, besteak beste, agertu ziren pintaketak. / aiaraldea.eus

Espainiako Gobernu Ordezkaritzak hedabidetan zabaldu zuen pasa den astean agindu ziela Euskal Herriko zenbait udali ETAri buruzko pintaketak kentzea. Horretarako 20 egun eman zizkien, bestela salatzeko asmoa baitzuen. Laudioren kasuan, pintaketak ezabatuta zeuden mehatxua jaso baino lehen.

ETAren armagabetzearen ostean, hainbat pintaketa agertu ziren Laudion zein Euskal Herriko zenbait herritan, erakundearen ibilbidea goratzeko.

Laudion asteartean bertan ezabatu zituzten -irudian ikus daitekeen moduan-. Hala ere, Espainiako Gobernu Ordezkaritzak Laudioko udalari eta bost gehiagori -Gasteiz, Agurain, Hernani, Pasaia eta Donostiari- agindu zien asteazkenean pintaketak kentzeko.

Aginduari uko eginez gero, Javier De Andrések aurreratu zuen salatuko zituela. Dena den, Laudioko Udalak ezabatu zituen Espainiar Gobernuko Ordezkariak hedabideetan agertu baino  lehen, eta ez zen kasu bakarra izan. Izan ere, Hernanik gauza bera egin zuen aurretik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide