Bi pertsonak ospitalean bukatu zuten atzo Zumalakarregin gertatutako istripuaren ondorioz

Erredakzioa 2017ko api. 20a, 08:32

Atzo gauean 22:00ak aldera istripua jazo zen Laudioko Zumalakarregi etorbidean, auto batek beste biren aurka jo zuenean. Bi lagunek izan zituzten zauriak, eta ospitalera eraman zituzten. Udaltzaingoak gidaria salatu du.

Udaltzainek adierazi dute auto gidariak positiboa eman zuela alkoholemia proban. Ondorioz, poliziak salatu egin du, bide segurtasunaren aurkako delitua leporatuta.

Irudia: Ruben Andrade

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide