Bartzelonako Palau Sant Jordin izan dira Laudio Wellness Crew taldeko kideak. "Dantza urbano" modalitatean aritu dira, "Spain Hip-hop dance championship" lehiaketaren baitan. Iñaki Martinez Garciak azaldu duenez, 1000 dantzari inguru taularatu dira eta 10 ordu baino gehiago iraun du saioak. Emaitzarekin oso pozik azaldu da taldea, Miamiko munduko txapelketara sailkatu ez badira ere.
Laudio Wellness Crew 11-16 urte arteko 17 gaztek osatzen dute. Gaurkoa, ordea, ez da izan haien lehen emanaldia: "DANTZATU lehiaketan izan ginen, Bilboko La Casillan. Penintsula guztiko 30 taldek hartu zuten parte, beste behin ere haien abilezia eta indarra erakutsiz".