Ibone Sanchezek Espainiako Duatloi Kluben Liga irabazi du

Aitor Aspuru Saez 2017ko api. 24a, 09:06
Ibone Sanchez bere taldearekin. / Facebook Ibone Sanchez

Lasterkari laudioarrak bigarren aldiz jarraian eskuratu du garaipena bere taldearekin: Diablillos Triatlón Kluba.

Avilesen eskuratu zuen atzo Espainiako Duatloi Kluben Liga Ibone Sanchez Garmendia atletak Diablillos taldearekin berriro, eta garrantzitsua izan zen bere partaidetza, gainera.

Izan ere, klubak 4 kide sartu zituen lehenengo 8 sailkatuen artean eta Ibonek 6. postua bereganatu zuen. Ordubete eta 5 segundoko marka egin zuen eta ahalegina goraipatzekoa da, berez, hurrengo bien markak 01:00:06 eta 01:00:07 izan ziren eta.

Liga 4 lasterketek osatzen dute eta atzo izan zen azkenengoa. Kirolari laudioarra pozik dagoela adierazi du eta nabarmendu du bete duela denboraldi hasieran jarritako helburua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide