Atzo lortu zuen sailkapen matematikoa San Inazio taldeak. Matematikoki 2. postua eskuratu du jardunaldi bat falta denean liga bukatzeko, eta horrekin nahikoa izango du jokatzeko play-offa 1. mailara igotzeko.
Izan ere, Athletic B liderra bada ere II. taldean, filiala izanik ezingo du kanporaketa horretan parte hartu, dagoeneko Athletic Cluba baitago maila gorenean.
Ugaotik Bilbora
Naia Vallejo laudioarra San Inazio taldeko erdilaria da. 20 urte ditu eta Bilboko taldean militatu baino lehen, Ugaon jokatu du. Play-offak eliteko mailan lehiatzeko aukera emango dio.