Bikoteak balio handiko lasterketa irabazi zuen, izan ere, 19 autok bertan behera utzi behar izan zuten lehiaketa helmugara heldu baino lehen.
Emaitza oso onak lortu zituzten Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak Azpeitiako Rallysprint-ean asteburuan, eta horri esker 2. dira sailkapen nagusian, lidergotik 5 puntura, hain zuzen. Guztira, 2,7 segundoko aldea atera zioten 2. sailkatuari.
Hala ere, lasterketa oso gorabeheratsua izan zen eta atzerapenak biderkatu ziren. Hasiera batean komunikazio arazoen ondorioz, eta gero istripuen eta matxuren erruagatik.
Berez, 19 parte-hartzailek ez zuten bukatu ibilbidea eta garabiek sekulako lana izan zuten kentzeko autoak errepidetik. Batzuk bide ertzetan bukatu zuten eta baten batek motorra ere apurtu zuen.
Rally txapelketa Bestalde, Aingeruk eta Alaitzek ez diote lehiatzeari utziko eta asteburu honetan Lea-Artibaiko Rallya izango dute.
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.