Ikusgarritasun lesbikoaren aldeko kanpainak eskatu dizkie EH Bilduk Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari

Erredakzioa 2017ko api. 26a, 08:48
EH Bilduk zabaldu duen kartela./ EH Bildu

Gaur apirilaren 26an Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko Eguna da.

Laudioko EH Bilduk baliatu du apirilaren 26a exijitzeko Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari kanpainak abiatu ditzaten ikusgarritasun lesbikoaren alde.

Aldi berean, bi erakundeei eskatu die horrelako egitasmoak egitea transexualitatea patologia izan ez dadin eta bazterketa ahalbidetzen duten aldagaiak plazaratzeko; generoa, jatorria, sexu praktikak...

EH Bilduk argudiatu du lesbianek ez dutela ikusgarritasun nahikoa esparru publikoan eta horrek bi ondorio dituela. Alde batetik, bitarteko sozialak gutxiago erabiltzen dituzte, eta euren identitatea ez dute modu askean bizitzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide