Laudioko San Joan Astobitzako jaietan zein musika taldek joko duten aurreratu dute jai batzordeko kideek. Ekainaren 23an Basajaun erromeriak joko du, udako solstizioa ospatzeko pizten den sua girotzeko. Hurrengo egunean, aldiz, EH Sukarra, Txapelpunk eta Akerbeltz taldeak igoko dira oholtzara.
Egongo dira baita bestelako ekintza batzuk, San Joan Astobitzako krosaren XII. edizioa tartean.