Laudioko bost musika taldek hartu dute parte Rockein lehiaketan

Erredakzioa 2017ko api. 27a, 08:46

Disaster Now izan da musika lehiaketara aurkeztu den Laudioko taldeetako bat / Disaster Now

129 talde aurkeztu dira guztira Nerbioi-Ibazabalgo musika lehiaketara.

Laudioko bost musika talde aurkeztu dira Nerbioi-Ibazabalgo Rockein musika lehiaketara, Laudioko Udaletik jakinarazi dutenez. 129 talde aurkeztu dira guztira.

Hauek dira bost talde horiek:

Il (Kris MG)

Disaster Now

Herio

Never on time

Trouble Shooters

Hala ere, Laudioko taldeek ez dute lortu norgehiagokaren finalera iristea. Maiatzaren 13an izango da finala Basauriko Sozial Antzokian, eta hiru izango dira sari nagusia lortzeko lehiatuko diren taldeak: Elortegi Anayak (Bakio), Los Cosméticos (Bilbo) eta Noga (Zarautz).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide