Babesa adierazi dio Kepa Sojok Itziar Ituñori, eta aktorearen aurkako boikot kanpaina salatu du

Aitor Aspuru Saez 2017ko mai. 3a, 08:59
Kepa Sojo.

Eskuin muturreko txiolariek zabaldu zuten deialdia atzo "La casa de papel" telebista saioa ez ikusteko, Itziar Ituño bertan agertzen delako eta antzezleak euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatu dituelako. Kepa Sojo zinemagile laudioarrak babesa adierazi zion sare sozialetan.

Kepa Sojok adierazi duenez, "La casa de papel" telebista saioa ikusiko du; besteak beste, Itziar Ituño antzezle euskaldunari elkartasuna adierazteko.

Izan ere, zenbait txiolarik sortu zuten

facebooken, euskal antzezleen aurkako erasoez nazkatuta dagoela adierazteko. Halaber, aldarrikatu zuen Itziar Ituño profesional eta pertsona ona dela, eta norberak nahi duen ideologia izan dezakeela.

Trending Topic
Traola Trending Topic izan zen, eta 16 orduz iraun zuen. Hori bai, mezu guztiak ez ziren boikotaren aldekoak izan, kontrako asko ere baziren.

Saiorik ikusiena
Dena den, boikotak ez zuen arrakastarik izan, eta "La Casa del papel" saioak audientziaren %25,1 bereganatu zuen; ondorioz, programarik jarraituena izan zen.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide