Udal ordezkariek azaldu dutenez, Jai Batzordeak hautatu du Aiaraldea komunikazio proiektua, euskararen alde egiten duen lana aitortzeko asmoz. Izan ere, hizkuntza gutxitua izan arren, euskara hutsean gauzatzen du jarduna hedabideak.
Pregoilarien aukeraketa egiteko proposamenak jasotzen dira lehendabizi, Jai Batzordean landu egiten dira ondoren, eta azkenik, bozka bidez hartzen da erabakia. Abuztuaren 14an izango da pregoiaren irakurketa ekitaldia.
