Espainiako Erreginaren kopan lehiatu zen Ibone Sanchez laudioarra eta protagonismo handia izan zuen taldean. Bi proba egin ziren txapelketan.
Larunbatean taldekakoa zen eta igandean txandakakoa. Azken, horretan Ibonek parte hartu zuen Paula Godino eta Xisca Tous kideekin.
Diablillos de Rivasen bigarren postua emaitza ona da, izan ere, Triatloi Ligan puntuak lortzeko balio zuten bi lasterketek. Irailean bukatuko da liga.