Uztailean amaituko dira Kasinoko obrak

Erredakzioa 2017ko mai. 11a, 08:34

Obrak nahiko aurreratuak daude dagoeneko. / Arabako Foru Aldundia

1.002.653 euro baliatuko dituzte obra egiteko.  

Laudioko Lamuza Parkeko Kasinoko obrak bisitatu zituzten atzo Arabako Ahaldun Nagusia den Ramiro Gonzalezek eta Kultur Diputatua den Cristina  Gonzalezek.

Bertan iragarri zuten obrak erritmo onean doazela eta uztailerako amaituak egotea aurreikusita dagoela. Era berean, datorren urtean beste obra batzuk egingo dituztela iragarri zuten Foru Aldundiko ordezkariek. Kultur Etxeko berogailu sistema, sabaia eta leihoak berrituko dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide