Laudioko Udalak jaso ditu Musika Etxeko giltzak, baina lan handia dago ireki baino lehen

Erredakzioa 2017ko mai. 12a, 13:15
Musika Etxea./ aiaraldea.eus

Arabako Foru Aldundiak Musika Etxeko giltzak eman dizkio Laudioko Udalari, baina oraindik ez dago argi zein izango den erabilera eta lagatzeko hitzarmena sinatu behar dute. Gainera, lan ugari dago egiteko eraikinean.

Laudioko alkateak azaldu du gaur Cristina Gonzalez Diputatuak eman dizkiola dagoeneko Lamuza Parkeko Musika Etxeko giltzak.

Hala ere, lanak beharrezkoak izango dira erabilgarri egon baino lehen. Hasteko, obra nahiko dago gauzatzeko: teilatuan, leihoetan, fatxadan eta berogailuetan.

Akordioa

Bestetik, Arabako Foru Aldundiak eta Laudioko Udalak adostu beharko dute lagapen hitzarmena. Izan ere, ez dute nahi aurreko 40 urteetan gertatutakoa errepikatzea. Horretarako, ondo zehaztu behar dituzte nondik norakoak, besteak beste, mantenua nori dagokion jasotzeko.

Momentuz, hasi dira akordioa lantzen.

Erabilerak

Horrez gain, erabaki behar da espazioak jasoko duen erabilera eta, zentzu horretan, alkateak agindu die udal teknikariei horretan lan egin dezaten.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide