Sugarrak Drumgorrik lortu du Arabar ligako erregionaleko 2. mailan jokatzeko sailkapena. Denboraldi gogorra izan da laudioarrentzat; 12 jokalari izan arren, lauk lesioak izan dituzte partida gehienetan. Zenbait partidatan gazte taldeko kideak deitu behar izan dituzte.
2. mailan Sugarrak klubeko talde seniorrarekin egingo dute topo, Onaindia Sugarrakekin, alegia. Hala ere, Andoni Garai taldekideak azaldu du igotzea izango dela talde erabakia.
"2. maila askoz gogorragoa da eta entrenamendu serioagoak beharrezkoak dira; fisikoa landu, ordu gehiagoko ahalegina... guztion erabakia izango da. Izan ere, batzuek familia dute" azaldu du jokalariak. Hortaz, oraindik hautatu behar du zein kategorian lehiatuko den hurren denboraldian.