Espetxeetara joateko mobilizazioak egingo ditu Kalera-kalera dinamikak larunbatean (maiatzak 27), “euskal preso politikoen sakabanaketa diseinatu eta egikaritzen hasi zenetik 30 urte igaro direla” salatzeko.
Sei kartzeletara bideratuko dute jendea: Fleuryko, Picassent, Puerto, Roanne, Saint Maurre eta Curtis. Azken horretara joango dira Aiaraldetik abiatzen diren herritarrak.
Autobusa antolatu dute horretarako. Urduñatik aterako da 4:30ean (Suhiltzaileen paretik) eta Amurriotik (bus geltokiko errotondatik), Laudiotik (institutu aurretik) eta Arrankudiagatik igaroko da, hiru herri horietako jendea hartzeko. Ugaoko jendea ere hartuko dute.
Txartelak salgai
Ondorengo tabernetan eman daiteke izena busean joateko: Urduñako Mugalden, Amurrioko Txokogorrin, Laudioko Bazterren eta Aretako Kultur Etxean.
Txartelen prezioa 25 eurokoa izango da lana dutenentzat eta 15ekoa, aldiz, langabetuentzat. Busean eman beharko da diru hori. Hortaz gain, bost euroko bono-laguntzak ere egin dituzte, martxan parte hartu ez arren ekimena diruz lagundu nahi dutenentzat.
Iaz eginiko martxaren bideoa: