BIDEO ERREPORTAJEA

Ehunka menu prestatu eta banatzen dituzte Gurutze Gorriak eta Tolo jatetxeak elkarlanean

Erredakzioa 2020ko mai. 3a, 07:00

Ehunka menu banatzen ditu Gurutze Gorriak Aiaraldeko familien artean. Egoera zaurgarrian dauden pertsona nagusiei ematen dizkiete. Laudioko Tolo jatetxeko kideak buru-belarri dabiltza menuak prestatzen.

Konfinamendua hasi zenean abiatu zen jatetxearen eta Gurutze Gorriaren arteko elkarlana. Toloko biltegia beteta zegoen, eta orduan bururatu zitzaien elikagai horiekin menuak egitea, egoera zaurgarrian dauden herriko familientzako. 

Hogei familia baino gehiagori prestatzen dizkiete otorduak egunero, modu boluntarioan. Gurutze gorriko kideei pasatzen dizkiete gero, etxez etxe banatu ditzaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide