DESKONFINAMENDUA

“Lehen fasera” egokitzen hasi da Aiaraldea

Txabi Alvarado Bañares 2020ko mai. 11a, 13:49

“Lehen fasera” igaro da Aiaraldea gaur, baina hainbat murriztapenekin. Udal liburutegiak, adibidez, itxita jarraituko dute momentuz. Tabernek, aldiz, aukera izango dute zerbitzua eskaintzeko, baina terrazan soilik, edukieraren %50 erabilita gehien jota. Establezimendu ugarik ireki dituzte ateak dagoeneko, eta datozen ordu eta egunetan beste hainbatek emango dute pausoa. 

Gurtza zentro ugari ere ireki dira, hainbat mugapen eta segurtasun neurrirekin. Gaurtik aurrera malgutasun handiagoa izango dute herritarrek mugikortasunari dagokionez, hainbat debekuk indarrean jarraitzen duten arren. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide