Sargoriari aurre eginez, kaleak bete zituzten atzo Laudioko jai-kuadrillek

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko abu. 24a, 12:31

Atzoko tenperatura altuak ez ziren oztopo izan Berakatz Eguneko egitarauaz gozatzeko. Ehunka lagun atera ziren kalera, jolas eta dantza artean freskatzera.

Sargoriak markatu zuen atzoko Berakatz Eguna Laudion. Tenperatura altuak ez ziren oztopo izan herriko kaleak betetzeko. Hontzak kuadrillak flan-xurgaketa txapelketaren lehenengo edizioa egin zuen bazkalostean, eta Patxi Perezen erromeriak dantza-plaza girotu zuen jarraian.

Beste urte batez kantukadak Laudioko kaleak bete zituen, eta bingo musikatua eta zunba egin zituzten txosnagunean. Handik metro gutxira, Aldai plazan, ohiko berakatz zoparen prestatze eta dastatzea egin zuen Berakatz Zoparen Kofradiak.

Mojinos Escozios bertan behera

Bertan behera geratu zena Mojinos Escozios taldearen kontzertua izan zen. Taldeak hegazkina galdu zuen eta aurreikuspenen arabera 00:30-1:00ak aldera ziren Laudiora iristekoak. Kontzertua, ordea, 23:00etarako zegoen programatuta. Jai kuadrillen eta udaleko teknikarien iritzia jaso ostean, kontzertua bertan behera uztea adostu zuen Udal Gobernuak.

Mojinos Escozios taldeak, bere aldetik, oharra plazaratu du sare sozialetan, gertatutakoa azalduz. Adierazi dute salaketa jarri dutela Lufthansa hegazkin-konpainiaren aurka, eta Laudioko Udalaren "sentsibilitate falta" salatu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide