Laudio Institutuko ikasleek Irlanda eta Italiara joko dute Erasmus+ programaren barruan

Aitor Aspuru Saez 2024ko ots. 13a, 09:13
Abenduan trebatu ziren Laudio Institutuko ikasleak Eramus+ programara begira. / Aiaraldea.eus

Hizkuntza gutxituak izango dituzte ardatz abiatu duten proiektuan. Gaelikoa eta alemaniarra hitz egiten dira bisitatuko dituzten lekuetan. Martxoan egingo dute lehenengo bidaia.

Laudio Institutuak eskarmentu handia dauka Erasmus+ hezkuntza truke programa europarrean eta une hauetan Welcome to the Puzzling Basque Language proiektua lantzen ari dira ikastetxean.

Hizkuntza gutxituak dira indarrean dagoen edizioaren ardatza eta jadanik tokiko hezkuntza komunitatea harremanetan jarri da Irlandako ikastetxe batekin eta Südtiroleko beste batekin. Zehazki, Südtirol Italian dago, baina alemaniarra baliatzen dute bertan, bere izenak adierazten duen moduan, Tirolgo hegoaldean baitago. Bozano (italiarrez) edota Bozen (alemaniarrez) lurralde autonomo gisa ere ezaguna da.

Lehenengo bidaia Laudioko, Orozkoko eta Arrankudiaga-Zolloko 16 ikaslek eta bi irakaslek egingo dute martxoaren 9an edo 10ean eta gero, apirilean, Südtirolgo 28 ikasle eta hiru irakasle bertaratuko dira Euskal Herria eta euskara ezagutzeko.

Edonola ere, Laudio Institutuak beste ikastetxe batekin abiatu behar du elkarlana eta zehazteke dute oraindik zein izango den hirugarren hezkuntza zentro hori.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide